Norden Estudio
Bidasoa Burdindegiak web orri berria du!
Gaur egunean interneten presentzia edukitzeak duen garrantziari eutsiz, bezero eta profesionalei informazioa eskuragarri jarri nahi diogu.
Gure web orrian, eskaintzen ditugun zerbitzuak azaltzeaz gain, gure katalogo nagusia, zein markekin lan egiten dugun, gure kokapen fisikoa zein den, gurekin harremanetan jartzeko zein bide erabili eta azken berriak plazaretzeko bloga eskaintzen ditugu.
Bertan industria hornikuntza eta burdindegiko produktu eta artikuluen aukera zabalaren berri ematen dugu, merkatuko marka hoberenekin lanean diardugu sektore ezberdinetako profesionalei kalitate hoberena eskaintzeko. Hori guztiaz gain, etengabeko formakuntzan murgildurik gaude laguntza teknikoa eta aholkularitza profesionala ere eskaini ahal izateko.
Web orri berria gustukoa izango duzuelakoan jaso agur bero bat.
Bidasoa Burdindegiko lan taldea.